Setemeraren 10a barnekaldean mobilizatze uturri izan da. Goizanko 7 orenetarik aitzina trakt partekatzeak antolatu dira bideetan.
Xiberotarrak eta Amikuztarrak Biarnoko Salbaterran ziren asteazken huntan, setemeraren 10ko mobilizazionearen paradan.
40 bat militante orotarat biribilgunean ziren auto eta kamiuen ekuarazteko eta mobilizazionearen zentzuaren erakusteko.
Batzarri huna uken duela jakinarazi deikue eta mobilizazionearen geroa ez zuela orano finkatu erran deikue ere.