Baiona (Lapurdi)

Anoetara itzuliko da Baionako Aviron, Paueri buru egiteko

Apirilaren 26an Donostian lehiatuko dira Baiona eta Paue. Hegoaldeko errugbi federazioekin lankidetzan sakontzeko xedea duela iragarri du Avironek.

Anoetara itzuliko da Baionako Aviron, Paueri buru egiteko
Donostiako Anoeta zelaia beteko dute berriz ere Baionako eta Paueko zaletuek.
Admin
2025/01/24 13:41

Baionako errugbi taldeak Donostian jokatuko du Paueren kontrako partida. Apirilaren 26an izanen da, arratsaldeko 16:30etan. Horrez gain, Hego Euskal Herriko errubgi komunitatearekin formakuntza harremanak indartu nahi dituztela jakinarazi dute baionarrek. Euskadiko eta Espainiako federazioekin  izenpeturiko hitzarmenaren bidez, laguntza teknikoa eta prestakuntza fisikoa eskainiko diete lapurtarrek hegoaldeko jokalariei, eta hoberenek Baionako formakuntza zentroan izen emateko parada ukanen dute.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu