(Ipar EH)

Bi hautagai FFPB pilota federakuntza frantsesaren geroa gidatzeko

Lilou Etxeberriak laugarren aldiz hautatua izan nahi luke, azken legegintzaldi baterako. Stéphane Saint Laurent oztibartarrak beste norabide bat eman nahi lioke FFPBari.

Bi hautagai FFPB pilota federakuntza frantsesaren geroa gidatzeko
Lilou Etxeberria eta Stéphane Saint Laurent, FFPB federakuntzako presidente izateko hautagaiak.
Admin
2024/12/09 11:45

Larunbat eguerdirako jakin beharko genuke nor izanen den Frantziako Pilota Federakuntzako lehendakari berria. Stéphane Saint Laurent oztibartarraren taldeak, beste norabide bat eman nahi lioke gobernatzeko manerari. Zuzendari orokorraren postua sortu nahi luke, lehendakaria, diruzaina eta idazkariak beste proiektu batzuez okupa daitezen. Pilota elkarte, komite eta ligekin ere hurbiltasun gehiago segurtatu nahi luke, baita komunikazioa hobetu ere. Lilou Etxeberria gaur egungo presidenteak nahi luke laugarren eta azken kargualdi batentzat hautatua izan, trantsizioa segurtatzeko. Paleta pilota goma beteko nazioarteko lehiaketa sortu nahi luke, joko horrek baitu lizentziadun kopuru handiena, baita azken urteetan abiatu dituen proiektuei segida eman ere.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu