Ekintza publikoari zentzu gehiago eman eta lurraldearekiko lotura bermatu nahi du Euskok

Eusko Eguna ospatu zuten larunbatean Ezpeletan. 4,4 milioi Eusko zirkulazioan dira. Europako lehen tokiko moneta da. 4000 erabiltzaile partikular eta 1400 profesional daude Eusko sarean. 37 herriko etxe kide dira baita Euskal Hirigune Elkargoa ere.

Ekintza publikoari zentzu gehiago eman eta lurraldearekiko lotura bermatu nahi du Euskok
Larunbat goizeko mintzaldiko parte hartzaileak Ezpeletan iragan den Eusko Egunean
Kriztof Arotzarena
2025/04/14 08:22

Mintzaldi bat iragan zen Eusko Eguna kari Ezpeletan larunbat goizean. Gaia : « Tokiko monetak : ekintza publikoari zentzu gehiago emaiteko eta lurraldearekiko lotura sendotzeko tresnak ». Isabelle Bagdassarian kontseilaria da politika publikoer buruzko metodoan eta jarraipenean. Tesia bat aurkeztu zuen lurraldeko ekintza publikoa eta komunak edo komunitateak barnatuz. Jendeen arteko trukada eta ekintza kolektiboa bultzatzen dutela tokiko monetek dio, hortan proiektu amankomunarentzat pertsonen mobilizatzea. Hau dela bere hitzetan Ipar Euskal Herriaren proiektua, eta palanka efektua moneta mailan ondorioztatzen duela horrek, ekintza horiek hauspotuz. Adibidez nola harremanetan ezar daiteken ekoizle bat, laborari bat eta ikasle bat lekuko monetaren inguruan. Hitzaldian parte hartu zuen ere Jean Baptiste Thony Bordeleko herriko etxeko kontseilari ordezkariak. Gauregungo krisia desberdinak balia daitezkela erakustera emaiteko lurraldeen erresilientziarako tresnak direla lekuko monetak. Lekuko loturak eta lurraldeko ekonomia zirkularra sustatzen baitituzte eta geroari buruz lagunduko dutela krisia horiei buru egiten iduritzen zaio. Gemme Gironde aldeko lekuko monetaz mintzatu da ere Jean Baptiste Thony. Euskoari konparatuz ttikia da, 100.000 Gemme baitira zirkulazioan. Konparazione, 4.200.000 Eusko dira zirkulazioan. Hortako inspirazio iturria da Ipar Euskal Herriko eredua horientzat.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu