Joan den urriaren 12an ospatu zuten espainolek Hispanitatearen eguna. Haietako batzuk deliberatu dute horren ospatzea Euskal Herrian. Gasteizerat jin eta makilak eskuan, herritarrak zafratzen hasi ziren. Euskal Autonomia Erkidegoko poliziak ere.
Euskal Autonomia Erkidegoko poliziak, Ertzaintzak, larriki kolpatu ditu espainiar faxistei aitzi egitera jalgi ziren euskaldunak.

Gasteizen gertatu da iragan urriaren 12an, hain xuxen ere, Hispanitatearen egunean. Falangistak manifestatzerat jin ziren, eta autoa aparkatu orduko, makilak eskuan atera ziren karriketarat. Alta, Ertzaintza euskal herritarrei zaie oldartu, joka eta tiroka.

Ondorioz, hainbat kolpatu izan dira, haietako bat larriki: Aritz Ibarra.