Makea (Lapurdi)

Euskal selekzioaren aldeko deiadarra, Makean

“Euskal Selekzioa orain” elkarteak lehen biltzar nagusia egin zuen goizean. Frantziako selekzioari uko egin dioten pilotariendako, formauntza programa alternatiboa sortu nahi dute.

Euskal selekzioaren aldeko deiadarra, Makean
Euskal selekzioaren aldeko eguneko pilota partidak, Makean.
Admin
2025/01/13 17:02

Pilotako euskal selekzioaren aldeko eguna antolatu zuten larunbatean Makean. “Euskal Selekzioa orain” elkarteak lehen biltzar nagusia egin zuen goizean. Elkartea osatzen duten 15 bat gaztek horien proiektua aurkeztu zuten. Sentsibilizazioaren inportantzia azpimarratu dute, Euskal Selekzioaren gaia plazaratzeko. Formakuntza alternatibo bat eskaini nahiko lukete ondoko urteetan, ikusiz Frantziako Selekzioari uko egin diotenak Federakuntzako azpiegituretatik kanporatuak izan direla. Euskadiko selekzioaren gaia ere aipatu dute, eta igurikatzen dute Euskadiko federakuntzaren bozak pasatuak izatea, urtarrila hondarrean.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu