Miarritze (Lapurdi)

Jai Alai ligako txapelketa bat estreinakoz jokatuko da AEBtan

Puntistak Daniako frontoi historikoan ariko dira otsailaren 20tik 22ra. 31 txapelketa jokatuko dituzte Jai Alai ligan, hamabi egoitzatan.

Jai Alai ligako txapelketa bat estreinakoz jokatuko da AEBtan
Jai Alai ligaren aurkezpena egin dute Miarritzeko herriko etxean.
Admin
2024/12/03 11:07

Euskal Herritik Ameriketara jauzi eginen du zesta puntako Jai Alai Ligak. Hamabi pilotalekutan jokatuko dira partidak Euskal Herrian, Pauen eta Floridako Danian. Zortzi slam, hamazazpi master eta bost sailkapen proba izanen ditu aurtengo ligak eta puntuazio sistema ere aldatuko dute. Preseski, Byscaine Cup izeneko masterra Dania Jai Alai frontoi historikoan jokatuko dute, otsailaren 20tik 22ra. Pilotari bakoitzak gehienezko txapelketa kopuru bat izanen du, sailkapena proportzionalagoa izan dadin. Otsailean hasiko dira sailkapen probak.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu