«Justizia euskararentzat» galdegin du EHEk, Baionako auzitegian

Euskal Herrian Euskaraz kolektiboko bi kidek auzitegiko atarira igan dira. Euskararen egunaren kari egin dute protesta.

«Justizia euskararentzat» galdegin du EHEk, Baionako auzitegian
Baionako auzitegiko atarian egin du protesta EHEk, Euskararen egunaren kari.
Admin
2024/12/03 11:04

Baionako auzitegiko atarira igan dira Euskal Herrian Euskaraz kolektiboko bi kide astelehen honetan, eta 'Justizia euskararentzat' margoketa egin dute. Frantziako Poliziak atxilotu eta Baionako polizia-etxera eraman dituzte, arratsaldean libre uzteko. Gorka Torre Roca eta Intza Gurrutxaga dira bi ekintzaileak, eta abenduaren 7an Durangon eginen duten manifestaldian parte hartzera deitu dituzte herritarrak.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu