(Ipar EH)

Lilou Etxeberria FFPBko lehendakari berrizendatu dute

Zazpi bozkako alde estuarekin gailendu zaio Etxeberria, Stéphane Saint-Laurenti, 601 bozkarekin. Laugarren eta azken legealdia izanen da Etxeberrirentzat.

Lilou Etxeberria FFPBko lehendakari berrizendatu dute
Lilou Etxeberri kontent, FFPBko presidente gisa segituko duela jakin berritan.
Admin
2024/12/09 11:54

Frantziako Pilota Federakuntzako lehendakaria izanen da laugarrenez Lilou Etxeberria. Zazpi bozkako alde estuarekin gailendu da Stéphane Saint-Laurent oztibartarraren parean, 601 bozkarekin. Iparraldeko Pilota Batzordean izandako kalapitek kalte egin dioten arren, garaileak Xavier Cazaubon FIPVko presidentearen babesa erdietsi du. Federakuntzako batzorde berrian 26 jarleku ukanen ditu Etxeberriaren taldeak eta zortzi Saint-Laurentenak. Azken horrek, federakuntza kudeatzeko beste ikuspegi bat defendatzen zuen, «gobernantza gardenago eta partekatuago» bat aldarrikatuz. Horren aitzinean, FFPBaren «finantzen sendotasuna» erdietsi duela babestu du Etxeberriak, eta performantzia handiko zentro berriaren eraikuntzaren aldeko bere engaiamendua berretsi du.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu