Final handiak maiz jokatu baditu ere, beti eskuetatik eskapatu zaio garaipena Lapurtarrari. Mancirekin, Euskal Winter Series lehiaketa handiaren finala jokatuko dute otsailaren 16an Gernikan, Erkiaga eta Ibarluzearen aurka.
Aritz Erkiaga eta Jon Ibarluzea, iazko txapeldunei lehiatuko zaizkie Laduche eta Manci. Beraz ez dira faboritoak izanen. Hala ere, bikote fisikoa osatzen dute, eta partida luzeak gustukoak dituzte. Bainan, parean, Aritz Erkiaga, aurrelari hoberenak badaki zer egin horiei buru egiteko Jon Laduchek kondatu digunaz: "Aritz Erkiaga saiatuko da tantoak egin ahal laster trenkatzera – beraz guk Aritz saihestu beharko dugu, pazientzia hartuz, sakea eta errebotea zainduz, eta batez ere, haien jokoan ez sartuz. Horretarako hartu dituzte pilota biziak, zeren eta errebesarekin tronpatzen bada, aurrelaria gehiago sar daiteke, eta preseski aurrelariaren gainetik pasatzea izanen da helburua". Azpimarratzekoa da Ludovic Laduche eta Mikel Mancisidorek joko maila goratu dutela azken urtean eta eguneroko lanaren bidez, onen artean lehiatzea eta finkatzea erdietsi dutela.