Imanol Pradales

·

EAEko Lehendakaria

«AHT proiektuari begira, argi daukagu Paris eta Madriletik gertuago egon behar garela»

AHT proiektuari begira, argi daukagu Paris eta Madriletik gertuago egon behar garela
Imanol Pradales, Euskal Autonomia Erkidegoko Lehendakaria. EUSKAL IRRATIAK
Admin
2024/10/08 16:14

Imanol Pradales eta Jean Rene Etxegarai lehendakariak lehen aldiz bildu dira Baionan, iragan astelehenean. Bi erakundeen arteko lankidetza izan dute hizpide, eta 2019an izenpetu zuten Instituzio Lankidetzarako Memoranduma eguneratzeko engaiamendua hartu dute. Bi erakundeek elkarrekin landu dituzten proiektuen artean dira, besteak beste, Hendaiako Euskotren geltokia, Euskal Sagardoa sor-marka, Frantziako Tourraren abiatzea eta euskal diasporaren eguna lehen aldiz Ipar Euskal Herrian antolatzea. Migrazio, mugikortasun edota hizkuntza politiketan ados agertu badira ere, ikuspegi desberdinak erakutsi dituzte abiadura handiko trenbidearen proiektuarekiko. hala ere, adosmen batera iristeko prest agertu dira.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu