Nikolas Blain

·

Euskal Moneta

«Animatzaile berri bat hartu dugu barnealdean Euskoaren potentziala ustiatzeko»

Animatzaile berri bat hartu dugu barnealdean Euskoaren potentziala ustiatzeko
Nikolas Blain, Euskal Monetako koordinatzailea. EUSKAL IRRATIAK
Admin
2024/09/17 16:15

Euskal Monetak sartze honetako bere helburuez puntua egin du. Hamabi langilerekin euskoak leku gehiago nahi du mediateka, igerileku edo jantegietan, baita Txik Txak garraio publikoaren sarean ere. Horretarako herriko etxeen inplikazioa beharko du. Gaur egun, 38 herriko etxeek eta Euskal Hirigune Elkargoak baliatzen dute Ipar Euskal Herriko tokiko moneta hau ordainketa zenbait egiteko. Duela hamabi urte sortu zen, eta gaur egun, 4,2 milioi eusko zirkulazioan dira, 4.200 norbanakok eta 1.400 profesionalek baliaturik. Aurten Ipar Euskal Herri barnealdean indartu nahi du moneta horren presentzia. Horri begira, Xiberoa, Baigorri, Iholdi, Oztibarre eta Amikuzen lanean arituko den lurralde animatzaile berri bat enplegatu dute.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu