Joanes Garayar eta Xan Berasategi

·

Gaztelu Zahar abesbatza

«Argi dago gure izaeran egoera historikoa oso garrantzitsua dela»

Argi dago gure izaeran egoera historikoa oso garrantzitsua dela
Emanaldia abuztuaren 7an izanen da, saio bakar batean, Daniel Ugarte pilotalekuan. EUSKAL IRRATIAK
Esteban Bastié Aguerre
2025/07/29 17:12

Gaztelu Zahar, Hendaiako gizon abesbatzak, 80. urteurrena ospatuko du aurten. Ipar Euskal Herriko abesbatza zaharrena da, eta urteurren berezi horren harira, ikuskizun handi bat prestatzen aritu dira azken hilabeteotan. Emanaldia abuztuaren 7an izanen da, saio bakar batean, Daniel Ugarte pilotalekuan.

Iñaki Diéguezek zuzendutako ikuskizun berezi horretan, gonbidatu ugari izango dira: Landarbasoko dizdizka, Bost Axola, Oinkari dantza taldea, eta musikari hauek ere bai: Angel Unzu, Iker Telleria eta Ritxi Salaberria. Horrela, gizonezkoen abesbatza tradizionala izanik ere, beste kantatzeko modu batzuk ohoratzea izan da helburu nagusietako bat.

Sarrerak hemen daude salgai, eta bertan erosteko aukera ere izanen da.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu