Jenofa Lamarque

·

CPTSko koordinatzailea

«CPTSak hiriko artatzaileak ospitaleekin saretzen ditu»

CPTSak hiriko artatzaileak ospitaleekin saretzen ditu
Jenofa Lamarque CPTS osasunaren lurralde elkargo profesionaleko koordinatzailea. EUSKAL IRRATIAK
Admin
2024/10/11 16:14

Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Xiberoako CPTS osasunaren lurralde elkargo profesionalak bilkura publiko bat antolatzen du azaroaren 5eko astearte gauan, Donapaleun. Bertan, osasun elkarte horren xedeak eta proiektuak aurkeztuko dira. Baxe Nafarroan, Xiberoan eta Biarnoko zati batean lan egiten du elkarteak, osasun arloko profesionalen arteko komunitate bat sortu eta indartzeko, eta pazienteen ibilbidea errazteko. Martxoan sortu zuten elkartea, eta ordutik diagnostiko bat egin dute lurraldearen beharrak finkatzeko, bai profesionalen aldetik, baita pazienteen aldetik ere. Orain, behar horiei erantzuteko proiektuak antolatuko dituzte.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu