Xole Aire eta Leire Remiro

·

Urepeleko auzapeza eta Erroibarreko alkatea

«Elkarlana ezinbertzekoa da mendialdean»

Elkarlana ezinbertzekoa da mendialdean
Sorogaineko ostatuan Xole Aire eta Leire Remiro. EUSKAL IRRATIAK
Jose Luis Aizpuru
2025/04/02 17:01

Urepele eta Erroibarreko auzapezak juntatu ditugu Buruz-Buru emankizuneko atal berri batean. Auzo herriak dira biak eta arazo berdintsuak dituzte: gazteak herrian atxikitzeko beharra; garraioa eta mugikortasuna; zerbitzuak eta turismoa... Bi auzapezekin junta Sorogaineko ostatuan egin bada ere, ostatu hau hetsi berria da, ez baita nehor interesaturik berau kudeatzeko, eta Erroibarreko herriko etxeak, deialdi berri bat eginen du, ostatua eta aterpetxea berriz ireki dadin.

Harreman pertsonalak
Xole Aire Urepeleko auzapezak eta Leire Remiro Erroibarrekoak elkar ezagutzen dute, eta elkarrekin ere zenbait proiektu plantan emateko xedea badute; biek ala biek diote funtsezkoa dela harremanak estutzea jendartearen artean, eta muga ez dela oztopo.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu