Jean Martin

·

Teink - antolatzailea

«Ez gara arraunean aritzen lehiatzeko, baizik eta momentu on bat partekatzeko»

Ez gara arraunean aritzen lehiatzeko, baizik eta momentu on bat partekatzeko
2024an 31 itsasontzik parte hartu zuten txapelketan. Argazkia: Ur-Ikara
Esteban Bastié Aguerre
2025/08/05 17:20

Sei jardunaldi eta hiru probintzia zeharkatu ostean —Bizkaia, Gipuzkoa eta Lapurdi—, Teink sariaren 31. edizioko arraunlariak Donibane Lohizunera iritsi ziren larunbatean, abuztuaren 2an. Azken etapa horretan, Bidekoa ontzia izan zen lehen helmugaratua, eta garaipena eskuratu zuen sailkapen orokorrean ere, bigarren urtez segidan. Bigarren postua Hendaiako Mattin ontziarentzat izan da, lehia estuan.

Guztira, 23 batteleku aritu dira aurten lehian, iaz 31 zirelarik. Ontzi hauek, jatorrian, itsas arrantzarako erabiltzen ziren, eta gaur egun memoria historikoa eta kirola uztartzen dituen itsas kulturaren lekuko bizidunak dira.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu