Gorka Torre

·

Euskal Herrian Euskaraz

«Ezin dugu onartu euskarak Euskal Herrian bigarren mailako hizkuntza baten estatusa ukaitea»

Ezin dugu onartu euskarak Euskal Herrian bigarren mailako hizkuntza baten estatusa ukaitea
Gorka Torre. ARGIA
Erredakzioa
2025/04/03 12:20

Euskararentzat justizia aldarrikatuko dute Baionako karriketan igandean, Euskal Herrian Euskaraz mugimenduak deiturik. Izan ere, EHEko bi kide Baionako auzitegirat deitu dituzte apirilaren 11rako, joan den abenduan, euskararen nazioarteko egunean burutu zuten ekintzarengatik: auzitegiko murruan idazteagatik «justizia euskararentzat». Euskalgintzako hainbat eragilek ere babestu du igandeko manifa. Hauetan Euskal Konfederazioak agiri bat plazaratu du euskaltzale guziak mobilizatzera deitzen ditu, auzipetuei babesa adierazteko eta euskaldunen kontrako kriminalizatzea gelditzea aldarrikatzeko.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu