Xan Brialy

·

LAB sindikatuko erizaina

«Funtzio publikoko langileen egoera gero eta okerragoa da Baionako ospitalean»

Funtzio publikoko langileen egoera gero eta okerragoa da Baionako ospitalean
Xan Brialy LAB sindikatuko ordezkaria Baionako ospitalean. EUSKAL IRRATIAK
Jose Luis Aizpuru
2025/05/13 08:38

Funtzio publikoko sektore ezberdinetan ari diren langileak grebara deituak dira astearte honetan. Osasun arloan ari direnak, irakaskuntzan, kolektibitate publikoetan edo sozial munduan ari direnei zuzendua zaie deialdia. Lan baldintzen okertzea, inbertsiorik eza, lan geldialdien murrizketa, eta soldaten egoera aldarrikatuko dituzte sindikatuek. Bi elkarretaratze nagusi eginen dira Ipar Euskal Herrian: goizeko hamaiketan Baionako ospitale aitzinean LAB eta CGT sindikatuek elkarretaratzea eginen dute, eta ondotik Euskal Elkargoak Baionan duen egoitza nagusira abiatuko dira. Bigarren mobilizazioa ordu baterako deitu du UNSA sindikatuak, Baionako ospitale publikoan.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu