Jose Angel Iribar eta Nerea Ortiz

·

Athletic Klubeko ordezkariak

«Futbola eta Athletic sustraitzeko Ipar Euskal Herrian balio dute hitzarmenek»

Futbola eta Athletic sustraitzeko Ipar Euskal Herrian balio dute hitzarmenek
Jose Angel Iribar Athleticeko atezain historikoak parte hartu du azken hitzarmenaren sinatze ekitaldian Baionako Herriko Etxean.
Kriztof Arotzarena
2025/07/03 15:58

Ipar Euskal Herriaren aldeko estrategia azkartzen ari da Bilboko Athletic Futbol taldea. Duela 14 hilabete Ipar Euskal Herriko bi talderekin baizik ez zuen partaidetza Athleticek. Geroztik abiadura azkartu du. Orotara 11 talderekin hitzarmenak sinatu ditu. Azkena Baionako Herriko Etxeko saloin haundia Croisés taldearekin. Iparraldeko jokolariak eta entrenatzaileak formatzen dituzte Athleticeko teknikariek kirol prestakuntza eta jakintza eskainiz. Horrez gain ekarpen ekonomikoa ere ekartzen die Bilboko Futbol Klubek. Futbola sustraitzeko Ipar Euskal Herrian balio dutela hitzarmenek uste du Jose Angel Iribar Athleticeko atezain historikoak. Eta zubia Iparraldearekin egiteko proiektua oso interesgarria dela hitzarmenak garatuz erran digu Nerea Ortiz Athletic taldeko lehendakariordeak.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu