Ximun Larre

·

Txirrindularitza kazetaria

«Izanen ote da ondoko urteetan Euskal txirrindularirik goi mailan?»

Izanen ote da ondoko urteetan Euskal txirrindularirik goi mailan?
Ximun Larre Kanboko Henri Breuilléren tailer famatuan.
Kriztof Arotzarena
2025/07/03 16:52

Hurbiletik segiten du txirrindularitza Ximun Larre Mediabaskeko baigorriar kazetariak. Aurten ere jakinmin guti dela lehenbiziko bi lekuei begira dio. Bere erranetan, beste planeta batean lehiatzen ari dira azken urteetako bi irabazleak. Pogacar eslobeniarrak hiru garaipen eskuratu ditu 2020, 21 eta 24ean. Eta Vingegaard danimarkarrak 2022 eta 23an. Faborito garbitzat ezartzen du eslobeniarra Ximun Larrek maila hozka bat gorago ezarri baitu azken bi urte hauetan Pogacarek, VIngegaarden maila ez denean mugitu nahiz eta gora izan. Pronostikoen jokoan hirugarren lekuan ezartzen du Lipowitz alemaniar gaztea.
Aurten bi euskaldunek baizik ez dute Tourrean parte hartuko. Hauek dira Alex Aranburu eta Ion Izagirre biak Cofidis taldeko txirrindulariak. Azaldu digu Kern Pharma, Caja Rural eta Euskaltel hots hiru euskal talde badirela mundu mailako bigarren mailan bainan ez dutela aski punturik Tourrean parte hartzeko. Goi mailan 12 euskaldun ari dira bainan ez euskal talde baten atorrarekin. Eta kopuru horren erdia jada 30 urtetik gora baduela azpimarratzen du Larrek. Oier Lazkano eta Igor Arrieta dira esperantza gehien emaiten duten bi euskaldun txirrindulariak memento honetan. Caja Rural taldearekin bi garaipen irabazi berri dituen Ellande Larronda saratarra bide onean dela ere uste du Ximun Larrek.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu