Lorea Agirre antropologoa eta kazetaria izan da azken 10 urteetan Jakin aldizkariko zuzendaria. Jakin duela 68 urte sortu zen Arantzazuko fraidetxean, euskal kulturari bide emateko eta euskal pentsamendua lantzeko. 68 urte beranduago, bizirik jarraitzen du Jakin, gazteturik eta izaera feminista bereganaturik. Euskal pentsamenduan oinarrituta eta gaur egungo gaiei buruzko gogoetarako leku izaten jarraitzen du. Aldizkariak itxura zaharberritu du eta haien webgunea eta plataformak ere eguneratu dituzte.