Jon Casenave

·

Euskaltzain eta irakaslea

«Gure literaturako klasikoak molde arinago eta irakurgarriago batean argitaratu behar dira»

Gure literaturako klasikoak molde arinago eta irakurgarriago batean argitaratu behar dira
Jon Casenavek larunbatean eginen du bere sartze-mintzaldia Heletan.
Jose Luis Aizpuru
2025/06/26 12:19

Iazko ekainaren 28an Euskaltzaindiak euskaltzain oso izendatu zuen Jon Casenave eta Benat Oihartzabalen tokia hartu zuen. Larunbat honetan, ekainaren 28an, jaiotzaz lehunztarra den hizkuntzalariak sarrera-hitzaldia irakurriko du Heletako Agerraldi aretoan. Ekitaldi berean, Itxaro Borda euskaltzain buruordeak emango dio erantzuna Casenaveri. Hitzaldian, herritik eta familiatik jasotako euskara gogoratuko du Casenavek, eta, batez ere, euskal idazle klasikoen emari oparoa.

Soka-dantza izanen du hizpide nagusi, eta sokaren bidez transmisioaren garrantziaz ohartaraziko du Casenavek. Euskal idazle klasikoak ezagutzearen premia azpimarratu du Goiz Berri emankizunean. "Gure idazleen testu klasikoak, beren osotasunean, ez dira atzematen gaur egun eta hori penagarria da, izan ere ikasleek obra horiek irakurri beharko lituzkete garai horretan", nabarmendu nahi izan du euskaltzainak.

Klasikoen saila eskuragai eta irakurgai izan beharko luke gaur egun, eta tamalez ez da horrela

Jon Casevaren irudiko, euskal literatura klasikoko obrak gaur egunera egokitu beharko lirateke, belaunaldi berriek eskuragarri ukan ditzaten, beste herrialdeetako literaturek dituzten hein berean.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu