27garren etxe merkatua egin du Idokik Ezpeletan 2025eko agorrilaren 8an. 15 bat etxalde izan dira ordezkatuak, esneki, haragi, ezti, infusio edo beste hainbat ekoizpenekin. Zuzeneko salmenta, eta laborantza iraunkorra eta kalitatezkoa sustatzen ditu Idokik eta horregatik garrantzitsua da Ezpeletan ere presente izatea, jende ainitz ibiltzen baita udan, asko kanpokoak, eta tokiko ekoizpenak ezagutzeko parada eskaintzen baitzaie.
Ardi esnea transformatu nahi nuke eta momentuz izozkiak egiten ditut italiar maneran
Laure Ithurbide laborari da Itsasun. Etxaldea ez da berria baina bera berriki instalatu da eta ardi esnea bestelakatu nahi luke ekoizpen ezberdinak sortzeko. Momentuz izozkiak eraman ditu Ezpeletara, tresna berezi batekin egiten ditu italiar erara.
Idokiren ekoizpenez eta hitzorduez xehetasun guziak atxemanen dituzue haien webgunean.