EHZko langile talde bat Irlandan izan da iragan aste osoan zehar, Dublinen, Galwayn eta Belfasten. Bidaia horren abiapuntuan Kneecap rap talde irlandarrak inspirazioa izan dute, Ipar Irlandako egoerarekin eta hango herri zein festibalekin harremanak sortzeko asmoz. Bertako festibal batekin bildu dira, eta irlandera ikastaro labur batzuk ere hartu dituzte. Gure lankidea, Aimar Lopez, haiekin izan da Irlandan.