Beñat Molimos

·

Euskal Herriko Laborantza Ganbara

«Herritarren babesari esker du Laborantza Ganbarak iraun hogei urte hauetan»

Herritarren babesari esker du Laborantza Ganbarak iraun hogei urte hauetan
Beñat Molimos, Euskal Herriko Laborantza Ganbararen lehendakaria. EUSKAL IRRATIAK
Antton Castoreo
2025/04/02 15:18

Euskal Herriko Laborantza Ganbarak hogei urte bete ditu. 2005ean sorturik, bataila anitzetatik pasa da Ainiza-Monjoloseko erakundea. Epaiketak, sustengu kanpainak edota Lurramaren sortzea, gorabehera ainitz izan ditu hogei urtez. Asteburu honetan, urteroko besta antolatuko dute Heletan. Goizean 10:30etatik goiti, Eiheraldia etxaldearen bisita antolatuko dute Ugo Arbelbide laborariarekin. Oren bata eta erdietan herri bazkaria, arratsaldean animazioak eta arratsean kontzertuak: Anari, Frikun, Kuartz eta DJ infernu.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu