Mattin Rafu Ruiz De Alda

·

Urruñako kirol hautetsia

«Horrelako senidetze bat balitz Ukraniaren eta Errusiaren artean, ez lukete gerra onartuko»

Horrelako senidetze bat balitz Ukraniaren eta Errusiaren artean, ez lukete gerra onartuko
Mattin Rafu Ruiz De Aldak Greziako itzulia bizikletez egin zuen 2023an, Atenas-en bukatuz.
Esteban Bastié Aguerre
2025/03/25 11:00

Mattin Rafu Ruiz de Alda, Urruñako hautetsia, 1.400 kilometroko bizikleta-bidaia egingo du Alemaniako Sulzbach herrira. Bidaia hau bi herrien arteko senidetzearen 45. urteurrenaren harira egingo du, bederatzi egunez.

Jadanik bizikletaz bidaiatu du Greziara eta Finlandiara, baina oraingoan, Urruñako kirol hautetsi gisa, Alemaniako Sulzbachera abiatzea erabaki du, bi herrien arteko harremanak sendotzeko eta senidetze honen garrantzia azpimarratzeko.

Gaur egun, Frantziaren eta Alemaniaren artean 2.200 senidetze baino gehiago daude, Europako kopururik handiena. Hiri senidetzeak frantziar-alemaniar adiskidetasunaren oinarrian daude, eta haien historia 1950ean hasi zen, Bigarren Mundu Gerraren ostean. Senidetze hauen helburua herrien arteko adiskidetzea sustatzea eta elkarbizitza kultura berri bat ezartzea izan da.
Bere ustez, horrelako ekimenek herrien arteko harremanak sendotzen laguntzen dute, eta horrelako ekimenak biderkatu beharko lirateke hautetsiaren iritziz.

«Beste herri bat ezagutu zuten»

Mattin Rafurentzat, senidetze hauen ideia biziki aberasgarria da. Berak azaldu duenez, Sulzbacheko herritarrak Urruñara iritsi zirenean lehen aldiz, «Beste herri bat ezagutu zuten», bere kultura eta ohiturekin, eta batez ere, bere hizkuntzarekin.

Dena ongi badoa – orain arte zenbait osasun arazo izan baititu Mattin Rafu-k – apirilaren 15ean abiatuko litzateke Urruñatik, goizeko zortzi eta erditan. Bertan, ekimen txiki bat antolatuko dute, irteera ofiziala markatzeko.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu