Mikel Irastorza

·

Ipar Euskal Herriko Mugimendu Abertzaleko kidea

«Iazko Aberri Egunetik aurtengora, gauza inportanteak gertatu dira»

Iazko Aberri Egunetik aurtengora, gauza inportanteak gertatu dira
Mikel Irastorza Ipar Euskal Herriko Mugimendu Abertzaleko kidea
Kattalin Harispuru Diribarne
2025/04/15 10:12

Igandean, Aberri Egunak ospatuko dira Euskal Herri osoan zehar, baina Iparraldean, Donibane Garazin iantolatzeko erabakia hartu du Ipar Euskal Herriko Mugimendu Abertzaleak. Lemari dagokionez, elgarrekin, herria, burujabetza hautatu dute. Bertan hainbat gai aipatzeko nahia bada, hala nola, ideia erreakzionarioen gorakada baita ere itxaropen mezuen zabaltzeko xedea dute. Itxaropen mezu hortan, lehen aldikotz Parisen ezkerreko diputatu abertzale bat badela aipatuko da, laborantza bozketan ere Ipar Euskal Herrian anitz laborantza herrikoiaren alde bozkatu dela ere azpimarratuko da, jendarte zibil azkar bat badela sektore ezberdinetan engaiatua dela. Horri gehituz, Ipar Euskal Herriak aitortza baten eskuratzeko proposamen berriak izan direla ere azpimarratu du Mikel Irastorzak, alde batetik, EHbaik luzatu duen autonomia proposamena eta bestetik, Batera plataformaren berrabiatzea aipatuz.

Abenduaren 20an Donibane Garazin, iraganen da Ipar Euskal Herriko Mugimendu Abertzaleak antolatutako Aberri Eguna. Eguna goizeko bederatzietan hasiko da elkarteen herrixkarekin. Ondotik, 11etan manifestazioa eginen da eta gero bazkaria izanen da. 3tan Gaia herri kirolak eta bukatzeko, kontzertuak izanen dira 5etatik goiti, Foisis, Zetkin eta kontrabanda taldeekin.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu