Primaderatik goiti, mendi lasterkaldi ainitz antolatzen dira. Harritzekoa da nolaz emendatu den mendi korrikalarien kopurua azken urteetan. Azkenik atzo Baigorrin iragan da Artzainen lasterkaldia. Eta heren egun, Larrungo desafioa. Azken hau kilometro bertikaleko proba da, joan den ostegunean Behorlegiko Ttutturru Xut antolatu den bezala. Azken horretan, zilarrezko domina eraman du Oier Etxeberria gipuzkoarrak.