Xabier Harluxet

·

Bizi mugimendua

«Klima egonaldian datorren urterako esperientzia eta formakuntza bilduko dugu»

Klima egonaldian datorren urterako esperientzia eta formakuntza bilduko dugu
Xabier Harluxet, Bizi mugimenduko kidea. EUSKAL IRRATIAK
Admin
2024/09/12 16:15

Energia zirkuitu laburrak, lurren artifizializazioa edota indarkeriarik gabeko ekintzen irakaspena. Gai horiek eta gehiago jorratuko dituzte Bizi mugimenduaren klima egonaldian, Mugerren. Irailaren 12tik 15era, hogei formakuntza eta mahai-inguru eskainiko dituzte, aisialdi eta kultur eskaintza ahantzi gabe. Xabier Harluxet antolatzaileak azaldu duenez, Bizi mugimenduaren 15 urteak ospatzeko baliatuko dute hitzordua. Zentzu horretan, besta izanen da nagusi larunbat arratsean Foisis Jaunak, Elektruka eta Fraggle musika taldeekin.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu