Amaia Fontang

·

Etorkinekin-Diakité

«Kontrola, kanporaketak eta kriminalizazioa. Hori da etorkinen geroa gobernu berriarekin»

Kontrola, kanporaketak eta kriminalizazioa. Hori da etorkinen geroa gobernu berriarekin
Amaia Fontang Etorkinekin-Diakité kolektiboko kidea. EUSKAL IRRATIAK
Admin
2024/09/26 16:15

«Segurtasun gehiago, inmigrazio gutxiago». Bruno Retailleau barne ministro frantsesa argi mintzatu da, kargua hartu berritan. Etorkinen gaineko kontrola azkartu nahi du Michel Barnier lehen ministro eskuindar-kontserbadorearen gobernuak, eta jada Retailleauk aitzinatu duenez, «kanporaketa gehiago, eta erregularizazio gutxiago» egiteko xedea du. Anitzetan, ultraeskuinaren posizioekin bat egin duen ministroaren hitzek «izua» eragin dute etorkinen eskubideen alde lan egiten duten elkarteengan, baita ezkerreko eragile politikoengan. Horien artean, Ipar Euskal Herriko Etorkinekin-Diakité kolektiboko Amaia Fontang kideak, elkarteak duen arrangura adierazi du. Testuinguru honen erdian, Mugarik Gabe topaketak antolatu dituzte irailaren 24tik 28ra, eta urriaren 3tik 5era iraganen direnak Baionan, Larzabalen, Donapaleun eta Uztaritzen.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu