Mikel Epaltza

·

Atxik Berrituz kristau taldeko kidea

«Nire etxea utzi nuen ETAk nazioarteko begiraleen esku eman zitzan armak 2014ean»

Nire etxea utzi nuen ETAk nazioarteko begiraleen esku eman zitzan armak 2014ean
Mikel Epaltza Zokoako bere etxean.
Jose Luis Aizpuru
2025/04/16 08:27

Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin.

Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.  Mikel Epaltza Zokoako arrantzaleen omonierrak, bere etxean nola gorde zituen ETAren armak azaltzen du, nazioarteko begirale talde batek ikus zitzan, eta talde armatuaren armagabetze nahikeria egiazkoa zela ikus zezaten, eta armagabetzea aitzinatu zedin.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu