Aritz Bidegain

·

Bertsularien lagunak elkartea

«Bertsolaritza osasun onean da, ikasle asko bada, ikasle berriak eta horrek esperantza ematen du»

Bertsolaritza osasun onean da, ikasle asko bada, ikasle berriak eta horrek esperantza ematen du
Aritz Bidegain, Bertsularien Lagunak elkarteko presidentea. EUSKAL IRRATIAK
Ihintza Arrieta
2025/08/06 11:09

Xiberoa, Lapurdi eta Baxe Nafarroako bertso eskoletako izen emaitea irekia da. 2025-2026 ikasturtea irailaren 22an hasiko da eta 35 bertso eskola desberdin eskainiko dira hiru lurraldeetan.


Heldu diren hilabeteetan hitzordu garrantzitsua izanen duela bertsolaritzak ere erran daiteke, ipar Euskal Herriko XILABA txapelketa abiatuko baita azaroan, aurten bakarkako txapelketa izanen dena. Bertsolaritza osasun onean denaren adibide, lauzpabost bertsolari berri taula gaineratuko baitira, Aritz Bidegain Bertsularien Lagunak elkarteko presidenteak salatu digunez.


Paradaz baliatu da bide batez Olatz Idoate, Aritz Bidegainekin solastatzeko eta bertsolaritzaren gustua nundik duen aipatzeko.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu