Aste hastapen honetan Bardozen iragan diren ardi atakak, Otsoak egindakoak direla konfirmatu du prefeturak. Lili Saint Laurent, berriki Landibarren plantatu da eta haren ardiak dira erasotuak izan. Orotara bost ardi eta axuri bat hunkiak izan dira bere etxaldean. Bizkarra jana, ilea larrutua, lepoan ausikia eta bestelako aztarnak atzeman zituen haren ardietan. Lili Saint Laurentek jada ongi ezagutzen ditu otsozn erasoak, hamar urtez Alpeetan egon baita eta justuki, horrengatik Euskal Herrian plantatzeko motibazioa ukan zuen. Asteazkenean, OFB Bioaniztasunaren bulegoko langileek ardien zauriak eta ausikiak aztertu dituzte, eta gaur, prefeturak otsoaren erasoa izan dela baieztatu du. Otsoaren presentziak laborariak beldurtzen ditu eta haien lan ohituren aldatzea suposatzen du. Ostiralean, ELB sindikatua eta Jean Marie Girier prefeta elkartuko dira Ezterenzubin, eta bistan dena, gai hau aipagai nagusietariko bat izanen da.