Berriki ikastolen kontseiluak lizeo berria Amikuzen eginen duela deliberatu du. 2027ko ikasturterako behar lituzke ateak zabaldu Donapaleun. 180 ikasleen lekua pentsatua da eta barnetegia ere izanen da. Sail orokorra, hiruetarik biga Baionan eta bat Amikuzen, sail profesional guzia Etxepare lizeoan izanen da.
Seaska eta hezkuntza ministeritzaren arteko hitzarmena hiru urtetarik izenpetzen da eta azken negoziaketetan ageri dela diskurtso aldaketa erran dauku Eric Etxartek bainan ekintzetan ez dela mogimendu ainitzik ikusten eta mobilizatzen segitu beharko dela gehitu du.
Bestalde Seaskak ulertzen du Euskal elkargoaren kexua eta mehatxua, Frantziako Estatuak jakinarazi berri baitu 100.000 euroz baizik ez duela emendatuko bere urteroko ekarpena Euskal Erakunde Publikoari, ez baita diru horrekin hizkuntza politika on bat eremaiten ahal.