Donamartirin kokatua den Arberoako Ikastolako hiru eraikinetako bat suntsitu zuen suak duela aste bat. Gaur, haurren oporren bukaerarekin, ikaseak ikastolara itzuliko dira. Aste batez buraso eta langileak lanean izan dira sartzea prestatzeko. Larrialdi zerbitzuek azaldu zutenez, kutxa elektrikoaren arazo batetik abiatu zen sutea. Gaueko 21:30ak irian piztu zen sua Donamartirin eta auzo batek eman zien deiadarra suhiltzaileei. Ama ikastolaren eraikin prefabrikatua izan zen kaltetua, eta erabat kiskali zen barne osoa.