Jon Larronde

·

Noizbait elkartea

«Urteko lehiaketa garrantzisuenetakoa bilakatu da Hazparneko Masters Sare»

Urteko lehiaketa garrantzisuenetakoa bilakatu da Hazparneko Masters Sare
Jon Larronde eta Mikel Funosas iazko txapeldunak. NOIZBAIT
Admin
2025/02/17 13:03

Xareko pilotari hoberenak ikusgai Hazparneko berria trinketean, otsailaren 21etik martxoaren 1era arte, Masters Xare lehiaketaren karietara. Euskal Herriko, Frantziako baita Argentinako pilotariak ere lehiatuko dira. Masters Gazte norgehiagoka bat ere antolatu du Noizbait lekuko elkarteak, 16 urte inguruko gazteentzat. Jakin, multzoko partidak eta final laurdenei dagokienez, sartzeak urririk izanen dira. Haatik, finalerdiak eta finalen segitzeko, sartzeak pagatu beharko dira. Egitaraua noizbait.org webgunean

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu