Elorri Arkotxa

·

Euskal filologoa

«XIX. mendeko gutunen bidez, Xiberoako garaiko gizartea ezagutu nahi izan dut»

XIX. mendeko gutunen bidez, Xiberoako garaiko gizartea ezagutu nahi izan dut
Elorri Arkotxa, euskal filolofo eta ikerlari xiberotarra.
Admin
2024/09/10 16:15

XIX. mendearen bukaeratik Lehen Mundu Gerrara arte xiberotarrek gutun bidez ukandako komunikazioa ikertu du Elorri Arkotxa ikertzaileak Nafarroako Unibertsitate Publikoan eginiko tesian. Garaiko Xiberoako gizartea eta errealitatea aztertzeko ez ezik, familia testuinguruko euskara xiberotarra aztertzeko parada izan da. Arkotxaren arabera, idazki hauek, besteak beste, erakusten dute herritarrek euskaraz idazteko ahalmena eta nahia zutela. Ikertuak izan diren hirurehun gutunak Xiberoako historia lantzen duen Ikerzaliak elkarteari esker berreskuratuak izan dira. Gehienak Xiberoako migranteen eta beren senideen arteko gutunak dira, eta beste multzo bat, Lehen Mundu Gerlakoak.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu