Donapaleu (Baxe Nafarroa)

Amalia elkarteak sare soziala ehuntzen segi dezan, ganer-hustea antolatu du otsailaren 15ean

Otsailaren 15ean, egun guzian, ganer-hustea antolatu du Amalia elkarteak Aiziritzeko gelan. Elkartearen xedea da adin orotako jendea elkar gurutza dadin. Gainera, badu ere esku artean proiektu berria: jendeak jaurtiki dituen hondakinen biltzea.

Amalia elkarteak sare soziala ehuntzen segi dezan, ganer-hustea antolatu du otsailaren 15ean
Xantal Etxegarai, Amalia elkarteko kidea. AMIKUZEKO IRRATIA
Ainize Madariaga
2026/02/11 06:00

Amalia elkarteak ganer-hustea antolatu du otsailaren 15ean, Aiziritzeko gelan, 08:00etatik 10:00ak arte.

Oroitaraz dezagun Amalia elkartea bizi sozialerako gune bat dela, zeinetan adin guzietako jendea bil baitaiteke. Haren xedea da adin guzietako jendea gurutza dadin. Xantal Etxegarai Amalia elkarteko kideak azpimarratu du gazteak ez direla besteer buruz hainbeste joaten, haien telefonoetan murgilduak baitira, are gehiago barnealdeko herri ttipietan. Gazteak ez bakarrik, adineko jendeak ere bakartasuna pairatzen du.

Elkarteak langilea badu eta animazioak antolatzen ditu. Egitaraua Amaliaren webgunean ikusgai da. Animazio horiek kitorik dira, elkarteko urteko kidetza da ordaintzen duten bakarra. Elkartearen diru iturriak doi bat apaldu direnez, ganer-huste horren antolatzeko beharra sentitu du.

Ganer-hustean nornahik parte har lezake, metro bat 3euroan salgai dute, eta mahaia ere nahi bada, 2 euro gehiago dira. Egoera onean den puska oro salgai ezar lezake jiten denak. Jateko ogitartekoak prestatuko dituzte, bai ere gozoak: bixkotxak.

Izena emateko edo informazio gehiagoren ukateko, hona hemen bi bide: assoamalia@gmail.com /07 86 48 58 54

Bestalde, Amaliak akuilatzen duen proiektuaren berri eman digu Xantal Etxegaraik: ekohiritartasun-tailer bat. Herriko etxeekin harremanetan sartuko da elkartea, hiriko gune zikinen garbitzeko, jendeak jaurtiki dituen hondakinen biltzeko.

 Donapaleutik hasiko litzateke, baina ez du baztertzen herri gehiagotara ere zabalduko duela bere lana.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu