Xoriak

Podcast image

Xoriak Beñat Iribarneren eskutik heldu den kronika bat da, Ipar Euskal Herrian hegalka dabiltzan xorien mundura bidaia xoragarri bat proposatzen duena. Atal bakotxean, xori mota desberdinak aurkezten dira: haien ohiturak, kantua, bizitokiak eta urte sasoinaren araberako mugimenduak ezagutuko ditugu. Baina "Xoriak" ez da soilik behaketa lan bat; gogoeta ere bada. Jendeok xori hauek zaintzeko eta haien bizileku naturalak babesteko egin dezakegunaz arituko da Beñat. Paisaia lasaiak, arbola egokiak landatzea edo negurako janari puntuak jartzea bezalako keinu ttipiek duten garrantziaz jabetuko gira. Naturarekiko lotura ertsiago bat bilatzen dutenentzako, "Xoriak" ate paregabea da. Entzun eta airatu.

2024 AGO. 21

61 . Amilotxak

2024 AGO. 14

60 . Léothrix horia

2024 AGO. 7

59 . 4 sasoinak lanjerrean direa?

2024 UZT. 31

58 . Gailupa edo Pipita jalea

2024 UZT. 24

57 . Gauxoria

2024 UZT. 17

56 . Iñara arrunta

2024 UZT. 10

55 . Haltz xoria

2024 UZT. 3

54 . Urre xoria

2024 EKA. 26

53 . Leizafin jale handia II