Zentako aitetamek eüskarazko eskola batetan jarten dütüe haurrak ?
Galto honeri arrapostü emanen dü arrats hontan Maite Lagrenade soziologoak. Tesia gei hortaz egin beitzüan.
Izan eskola publikoan, ikastolan ala pribatü katolikoan, urte oroz parte handi batek eüskaraz ikasteko parada badü. Hezkunde nazionalaren arabera ipar euskal herrian, 11 urte pekoen %43a eüskaraz ikasten ari da (10 7621 ikasle 2023an).
Aitetamek haütü horren egiteko badutue motibazione desbardinak. 3 dira nausi eta horik dütü aipatüko arrats hontan Eperra ikastolan.