« Agerria » hotel ostatüa arrazabaltzen da

Abentütik geroztik, Agerria izeneko mauleko hotel eta ostatüa ützi züen jabeek. Horrentako maiatzan arrazabaltü da hotela, beste jabe eta eramaile berriekin.

« Agerria » hotel ostatüa arrazabaltzen da
Pierre Lavigne eta Armanda Accoce Agerriako eramaile berriak. XIBEROKO BOTZA
Haitz Capot Thornary
2025/05/26 16:14

Pierre Lavigne negozialari hazpandarrak erosi dü lekü hori eta Armanda Arccoce mauletarra date eramaile nausi berria. Aspalditik ezagützen düe lekü hori biek eta bistak, historiak baita handitarzünak ere interesatü dütüe güne hortan. Hotela ontsa ebilten beita arramaiatzetik goiti nahi lüküe ostatüa zabaltü. 26 kanbera badira eta 40 lekü ere ostatüan, terraza batekin. Lasaitarzüna ere hanitx aipatü deiküe bi eraimaileek.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu