Üsantxa zaharra den « Albadakak » arrapiztü dütüe Hauze, Ligi-Atherei, Liginaga, Lexantzü eta Etxebarreko herritarrek karrika üngürü eta ikusgarri baten antolatzez.
Ez da maskarada baizik Xiberoko ihautetan eta hori erakatsi deiküe Hauze, Ligi-Atherei, Liginaga, Lexantzü eta Etxebarreko herritarrek.
Gazte eta gehitü saldo eder bat paseatü dira maskatürik Hauze eta Lexantzüko karriketan batzarri galtegitez herritarrer. Müsikalarietaz lagüntürik izan dira eta dantza eta kobla-ekilan eskertü dütüe batzarri egileak.
Egüertan denak bildü dira bazkari baten üngürüan eta arrestiko 17:00tan gaztek ikusgarri bat proposatü düe.