Setemeraren 10ko mobilizaziionearen paradan Biarnoara joan dira manifestalariak, kürütxatze güne nausia delakoz lürraldeen artean. Han trakt partekatzea egin düe.
Xiberotarrak eta amikuztarrak Biarnoko Salbaterran ziren asteazken huntan, setemeraren 10ko mobilizazionearen paradan.
40 bat militante orotarat biribilgünean ziren auto eta kamiuen eküarazteko eta mobilizazionearen zentzüaren erakusteko.
Batzarri huna üken düela jakinarazi deiküe eta mobilizazionearen geroa ez züela orano finkatü erran deiküe ere.