Bi artisten jünta ihauteak ohoratzeko

Gonzalo Etxebarria eta Eliane Heguiaphal arlo desberdinatarik horra badira, badaküe alkarlanean ere.

Bi artisten jünta ihauteak ohoratzeko
Gonzalo Etxebarria margolaria eta Eliane Heguiaphal argazkilaria. XIBEROKO BOTZA
Iulen Guiresse
2024/11/13 17:21

Azaroaren 15 eta 16, hots ostirale eta neskenegün hontan Prefostako trinketean, Gonzalo Etxebarria eta Eliane Heguiaphal artistek « Mozorro » erakuska estreinatüko düe.

Azken hamarkadetan Elianek egin argazkietarik inspiratü da Gonzalo margo handi eta ttipiagoen egiteko, argiari, detailer eta osagarri organikoer interesatüz.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu