Dantzari baten ebilbidea ilüstratürik izan da

2018an Barkoxeko herriak deliberatü dü xiberotar dantzaren balioaren erakustea xede ezbardinekin : Dom kanpistroren mürü marrazkia, Polo Garat-ren argazkiak eta azkenik elki den  “dantzari baten ebilbidea izeneko” libürü ilustratiboa.

Dantzari baten ebilbidea ilüstratürik izan da
Mailina agor dantzari baten ebilbidea libürüaz. XIBEROKO BOTZA
Maider Arrossagaray Zügün
2025/10/29 09:11

"Dantzari baten ebilbidea" izeneko libürü ilüstratiboa sortü da alkar lan batetarik, Barkoxeko herritarrek haien dantza ebilbidea kuntatzen beitüe haur denboratik, irakasle izan arte.

Bizipen, etapa, eta konzientzia hartze ezbardinak dira aipatürik. Sentimentü horien ilüstrazionea dü egin Mailina Agor-ek. 

Dantzari baten ebilbidea izeneko libürüa manatzen ahal düzüe Ürrietaren 31ealat arte, barkoxe bizi alkartean.

Interesgarri izanen zaizu