Ibar esküinak bere azken maskarada eman dü

Xiberoko 12 plazen üngürüa egin ondotik, maskadakariak nostalgia amiñi batekin dira hüilantü Altzairat. Ustegabe goxoaz beterik zen emanaldia, eta horrek püblikoa eta arizaleak honki dütü.

Ibar esküinak bere azken maskarada eman dü
Ibar esküinak bere azken maskarada eman dü. XIBEROKO BOTZAK
Xiberoko Botza
2025/03/31 16:14

Altzaiko plaza beterik zen igante hontan. Xiberoko 12 plazen üngürüa egin ondotik, maskadakariak nostalgia amiñi batekin dira hüilantü Altzairat. Sorpresaz beterik zen emanaldia, eta horrek püblikoa eta arizaleak hunki dütü.
Eskü zaparta andana batekin düe maskaraden sasua ürrentü. Ibar eskuineko gazteek jakinarazi düe, prestik diratekila dagün urtean Mendikota Iruri Ozaze eta Zalgizek emanen düen maskaradaren errezebitzeko.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu