Sohütako lizeoak robotisazioari bürüz , BTS berri bat badü eskentzeko , Xiberoko gazteek ikasketa berri baten parada üken dezen gero horko enpresetan zerbütxatzeko eta lan egiteko gisan.
Düala urte bat, Sohütako lizeoak "Ekoizpen sistemen mantentzea espezializazio robotikoarekin" izeneko BTS berri bata zabaltü dü
Helbürüa da enpresa desbardinetan gero eta haboro ikusten dütügün roboten irabilten eta arranjatzen ikastea, Xiberoan hortan espezializatürik diren jenteen mentsa beita.
Martxoaren 11ean, borta zabaltzeak dirate Sohütako lizeoan, aurten BTS hortan diren gazteek beren formakuntza erakatsiko düte geroko ikasle nahianter.