"Jauzarrea" alkarteak Kanadat juiteko gazte motibatü bat txerkatzen dü.
Urte oroz Baztaneko alkarteak hegoaldeko eta iparraldeko 2 gazteer proposatzen dü Canadian parks-en XVI.menteko fortaleza batetan lan egitea. Helbürüa : leheneko eüskal herriko arrantzaleen eta bidajatzaileen bizia eta kültüra ezagütaraztea.
Tao Perez Ihidoy pagolarrak programan parte hartü züan igan üdan
Momentüko iparraldetik orano nahiant bat txerkatzen düe, ordin interesatürik bazide idatz jauzarrean@gmail.com helbidilat.