Larraine (Xiberoa)

Larraineko eskolak ber ikasle kopürüa begiatzen dü

Aste hontan sartzea da ikastola eta eskolentako, Larraineko eskolalat gira hüllantü 2025-2026 ikas urtearen berri hartzeko

Larraineko eskolak ber ikasle kopürüa begiatzen dü
Larraineko eskolako haurrak eta irakaslea eskola sartzearentako. XIBEROKO BOTZA
Maider Arrossagaray Zügün
2025/09/04 08:05

Larraineko eskolak errezebitzen dütü 16 ikasle, ama eskolatik CM2ealat; iragan urtean 15 ikasle zirelarik.

Kopürü horrek segürtantxa ekarten dü eskolako geroarentako, bena halerik ere nunbre ttipi izatez ikasle güziak ber gelan dira.

2023an murgiltze sistema abiatü zen larraineko ama eskola, hots kurtsoak euskaraz baizirik ez dira proposatürik. Delibero horri esker euskara da nausi Larraineko eskolan.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu