Nolakoa date Xiberoko hazlegoaren geroa?

Estatü Batuetako Georgiako Unibertsitateak Xiberoko hazlegoaz lan bat eramaiten dü . Simon Maraud geografian doktoratüak ikerketa hori eramaiten dü.

Nolakoa date Xiberoko hazlegoaren geroa?
Ez da segür geroan ardiak bortüan eramaiten ahalko direnik. XIBEROKO BOTZA
Iulen Guiresse
2025/04/25 12:28

Estatü Batuetako Georgiako Unibertsitateak lan bat eramaiten dü azken urte hontan Xiberoko hazlegoaren geroaz, projekzione desbardin zonbaiten egiteko. Horrentako, egünko hazle mota desbardinetarik partitzez, biharkoa nola izaten ahal datekean asmatü nahi dü. Horrentako, ekologa, klimatologa, geografo eta antropologaz osotürik den talde bat bada, alkarrizketa eta beste lan zonbaiten egiten ari Xiberoan.

Kanbiamenak izanen beitira, izan klimaren aldetik, edo ere eritarzunen azkartzearen aldetik, Xiberoko Botingoaren lagüngoarekin dü lan hau egiten, nahiz eta finantzamentü osoa kanpotik horra den. Simon Maraud Post Doctorant-a lan horren eramailetarik bat da.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu